Landare-edarien kontsumoa asko handitu da Euskal Herrian baina gure komertzioetan ez dago eskuragarri bertako lehengai ekologikoekin garatutakorik.
Hutsune hori bete eta elikadura osasungarrirako aukera berri bat eskaintzeko sortu da GARAU.
Bizi dugun krisi egoeran are garrantzitsuagoak bilakatu diren elikadura burujabetza sustatuz eta aldaketa klimatikoan ahalik eta inpaktu txikiena eraginez.